"Hezkuntza ez da bizitzarako prestakuntza soila; hezkuntza bizitza bera da." Jonh Dewey

2010-03-20

EUSKAL HERRIA

Aupa lagunak!
Xabier nauzue eta Basurton jaio arren, Barakaldokoa naiz.

Jada nahiko nagusia naiz, datorren hilabetean 11 urte beteko ditut eta. Hala ere, aurtengo andereño berriak agindu didanez, oraindik 10 urte baino ez ditudala esan behar dut...

Lehen Hezkuntzako 5. mailan nago eta nire ikasgairik gustukoena Ingurune da, oraintxe "Zirkulazio Aparatua" lantzen gabiltza. Horretaz gain, Euskara ikasgaia asko gustatzen zait, egia esan oso gogoko dut ipuinak irakurtzea, baita asmatzea ere! Txikiagoa nintzela, nire amonaren etxera joaten nintzen bakoitzean berak bana kontatzen zidan.

Pasa den urtean eskolan, ostiralero informatika klasera joaten ginen. Beste gauza interesgarri askoren artean, Munduko gure adinekoak ziren neska-mutilak ezagutzeko txat bat erabiltzen ikasi genuen. Aparta izan zen hura! Argentinako neska bat, Saharako beste bat, Txinako laguna, Errusiatik etorritakoa...

Aurten, bakoitzak ordenagailu txiki bana dauka, beraz andereñok uzten didan guztietan haiekin hitz egiten egoten naiz! Bi urte hauetan zehar, Euskal Herriko hainbat ipuintxo kontatu dizkiet adibidez "LAMIA ZUZENA" deiturikoa eta haiek niri haien herrietakoak ere.

Nire lagunen istorioak ezagutu nahi dituzue? Aurrerago, guztien kontakizunak antolatzeko aurkibidea duzue. Aurrera eta ondo pasa!


Ahotsa: Markel

2010-03-01

ALEMANIA


Aupa adiskideok, Hans naiz!

Alemaniakoa naiz eta nire herriko jendeak alemaneraz hitz egiten du. Alemaniaren hiriburua Berlín da eta bertan bizi naiz ni nire gurasoekin.
Alemania, ni jaio baino urte asko lehenago, bi zati desberdinetan banatuta egon zen: horma erraldoi batek nire herria banatzen zuen! Urte batzuk geroago horma bota zuten, baina oraindik ere zatitxo bat gorde dute guztiek ikusi dezagun.

Zuei kontatzeko ipuintxo bat bilatu dut "RUMPELSTILZCHEN IPOTXA".


Ahotsa: Aritz

NIGERIA

Abou afrikarra naiz ni!

Nigerian bizi naiz, kontinente beltzaren mendebaldean kokatuta dago eta jende kopururik handiena duen herria da. Nire herriko hiriburua Abuja da, baina hiririk nagusiena Lagos da, bertan ni bizi naiz!

Hemengo jende gehienak hausa eta yoruba hizkuntzak erabiltzen dituzte beti, lehenengo horretan kontatzen dizkidate nire ipuinak. Nire gustukoena "BEGIA, BELARRA, ESKUA ETA ZANGOA" deitzen dena da. Hala ere hizkuntza ofiziala ingelesa da.

Badakizue nola deitzen den hemen egunero erabiltzen dugun diruaren izena? Naira! Neska euskaldun batzuen izenaren antzekoa dela uste dut ezta?

Ahotsa: Rubén

ERRUSIA

Adiskideok!
Tanja naiz eta oraintxe bertan Moskuko Plaza Gorrian nago, zein polita den! Orain dela bost urte Errusia atzean utzi eta Euskal Herrira bizitzera joan nintzen bertako guraso batzuekin. Hara joan nintzenetik bueltatzeko aukerarik ez nuen izan, baina nire herria berriz ikusteko gogotsu nengoen.
Hemen errusiarrez hitz egiten dute guztiek eta egia esan asko gustatuko litzaidake hizkuntza ikastea.
Euskal Herriko gurasoek Errusiako hainbat ipuin kontatu dizkidate, nire gustukoena "HILDAKO AMA" da.




Ahotsa: Nerea R.


ARGENTINA

Hego Amerikako estatua da, Andeen eta Ozeano Atlantikoaren artean kokatuta dago eta bere hiriburua Buenos Aires da: badakizu zein herrialdez ari naizen? Nire herrialdeaz noski! Ezagutzen ez nauzuenentzat, Argentina da nire herrialde maitea eta Mafalda nire izena.
Nire aita Joaquón Salvador Lavado deitzen da, baina lagunek Quino deitzen diote. Oso jatorra da eta egun osoa marrazten ematen du. Asko gustatzen zaizkit bere marrazkiak, baina nirekin jolasteko denbora asko kentzen dio bere lan horrek.
Berak esan dit hemen guztiok gaztelaniaz hitz egiten dugula, baina herrialde osoan guaranieraz eta ketxuaz ere mintzatzen direla batzuk.

Txikia nintzela ipuinez beteriko liburu bat nuen eta amak egunero bat kontatzen zidan: "BASO MUSIKALAREN ISTORIOA" deitzen zen liburuko istoriotxo bat.


Ahotsa: Leire


BRASIL

Kaixo lagunok, Mariana nauzue!
Brasil, Hego Amerikan dago, bertako herririk handiena da nirea. Bere hiriburua Brasilia da, baina Sao Paulo eta Rio de Janeiro hiri garrantzitsuak dira baita ere.
Brasilen, guztiok portugaldarrez hitz egiten dugu, behin portugaldar marinel batzuk hona etorri ziren eta haien hizkuntza gurekin utzi baitzuten.
Orain dela gutxi, hemen ospatzen dugun festarik garrantzitsuena izan zen: Inauteriak, telebistan ikusiko zenuten ezta?

Hona hemen "JOSÉ, YACI ETA KANIBALAK" deitzen den Brasileko ipuina.



Ahotsa: Garbiñe


TXINA

Chen txinatarra naiz ni.
Nire herria Asian kokatuta dago eta munduko jendetsuena da. Hemen bizi garenok Mandarin Txineraz hitz egiten dugu, oso zaila dela esaten dute, baina ez pentsa, ez da hainbesterako!
Hiririk handiena Shangai da, hala ere hiriburua Pekin da eta bertan bizi naiz ni. Gogoratuko duzuenez, orain dela bi urte bertan Joko Olinpikoak ospatu genituen, zer nolako giro ederra izan genuena!

Txinan ipuin ugari ditugu, hainbaten artean "KONFUZIO EZJAKINA" deituriko bat. Irakurri nahi duzue?



Ahotsa: Asier


NORVEGIA

Norvegia, Europa iparraldeko erresuma da eta Eskandinaviako mendebaldean kokatuta dago. Bere hiriburua Oslo da eta hemengo hiri guztietatik handiena da.
Gure hizkuntza ofiziala, herriaren izen bera dauka: norvegiera da, hain zuzen ere. Hemendik bizitan bazatozte "Eggja" harria ikusi behar duzue, benetan paraje ederra bertakoa!
Munduko leku askotan bezalaxe, hemen ere ipuin ugari ezagutzen ditugu. Itsasoa gatzez beteta egotearen arrazoia azaltzen duena da niri gehien gustatzen zaidana:
"ERROTA MAGIKOA" deitzen dena da. Espero dut zuei ere niri beste gustatzea!
A, nire izena Erik da!


Ahotsa: Joseba

FRANTZIA

Didier frantsesa nauzue lagunok!

Nire herriaren hiriburua Paris da eta turistek "amodioaren hiria" deitzen diote: egia esan, ez dut ulertzen zergatik esaten duten hori. Zergatik izango dela uste duzue? Bertan ere dorrerik famatuena dago Eiffel Dorrea, oso altua da eta gorainoko pisura igo ezkero hiriburu osoa ikusi daiteke!

Nik frantsesez baino ez dakit hitz egiten, baina nire herrian bretonieraz, galoz eta euskaraz ere hitz egiten da.

Ipuin ugari daude, besteak beste, "JAUREGIKO SAGUA ETA BARATZEKO SAGUA" izenburua duena.


Ahotsa: Josu


MEXIKO

Iepa lagunok, Guadalupe naiz!

Mexikon bizi naiz, Ipar Amerikan kokatuta dago nire herria. Itsasoz ia guztiz inguratuta gaude; alde baterik Ozeano Barea eta bestetik Ozeano Atlantikoa.

Mexiko Hiria da gure hiriburua eta bertan, eta gainerako herrialdeetan ere, gaztelania hitz egiten da. Hala ere, beste 65 hizkuntz indigena ditugu! Nire amaren senideek iukateko hizkuntzan hitz egiten dute, aldiz aitarenak nahuatla.

Gure artean ipuinak kontatzea oso ohikoa da, beraz.. Bazen behin "BI OINAREN ELEZAHARRA" deitzen zen istoriotxo bat...



Ahotsa: Irune


SAHARA

Kentauia deitzen naiz eta 9 urte ditut.
Tindoufen bizi naiz, Afrikako Sahara desertuaren mendebaldean dagoen herri batean. Nire amak arabieraz hitz egiten dit eta aitak gaztelaniaz, horrela nire herriko bi hizkuntzak ikasteko aukera dudala esaten baitute gurasoek.
Jaio nintzeneko guraso hauetaz gain, beste guraso batzuk ere baditut: Euskal Herrikoak! Haiekin uda pasatzera noa urtero, hemen, nire herrian umeentzako bero gehiegi egiten baitu.

Txiki-txikitatik ipuin ugari entzun ditut, nire gustukoena "BIDAIARI NEKATUA ETA EMAKUME BEREBERRA" deitzen da: entzun nahi duzue?




Ahotsa: Aitor

SUITZA

Aupa adiskideok! Niklas nauzue eta Suitzakoa naiz.

Nire herria, Europa erdialdean dago eta alpeetatik oso gertu bizi naiz. Hemengo hiriburua Berna izan arren, hiririk handiena eta ospetsuena Zurich da.

Hemengo jendeak alemanenaz, frantsesez, italieraz eta erromantxeraz hitz egiten du, nik lehenengo hirurak ia-ia menperatzen ditut! Suitzara kanpotar ugari datoz bisitan eta Plaza de las Naciones deituriko enparantzan dagoen "Broken Chair" eskultura asko gustatzen zaiela uste dut, argazki mordoa egiten diote eta! Famatua izango da ala?

Famatuetan famatuena "DESIOEN MAITAGARRIA" ipuina da, ezagutu nahi duzue?


Ahotsa: Eneko

ERRUMANIA

Kaixo! Ezagutu nahi nauenarentzat Violeta naiz.

Errumaniara naiz, seguruenik noizbait zuen herrian gutaz hainbat istorio entzungo zenituzten, batzuk besteak baino politagoak.
Nire herriaren hiriburua Bukarest da, politetan, nirea politena dudarik gabe! Orain dela gutxi, Europar Batasunean sartu ginela esan zidan amak behin. Egia esan ez dakit oso ondo horrek zer esan nahi duen, nik ez dut deus ere nabaritu! Beno, gauza bat aldatu egin da: gure txanpona ez da betikoa, orain euroak erabiltzen ditugu, ez dakit zenbat lurraldeetan egiten duten lez.
Aldatu ez den gauzen artean hizkuntza dugu, betikoa da: errumaniera, nire izekok ipuinak kontatzen dizkidan hizkuntza ere bada hori. Gaur goizean berri bat kontatu dit: "ILARGIA ETA SOINEKOA".

Ahotsa: Judith

BOLIVIA



Aupa lagunok, Celia naiz!

Bolivian bizi naiz, Hego Amerikan kokatuta eta itsasotik urrun dago nire herria. La Paz da gure hiririk garrantzitsuena eta ezagunena, baina hiriburua Sucre deitzen da. Bertan, eta gainerako herrialdeetan ere, gaztelania hitz egiteaz gain, Ketxua, Aimara eta Guaraniera erabiltzen dira!

Hona bisitan bazatozte Titikaka aintzira ikusi gabe ezin duzue alde egin, munduko aintzira nabigagarri handiena eta benetan zoragarria da!

Antzina ipuinak asmatzen zituztela kontatu digute eskolan. Liburuan hauxe agertzen zen:
"QUIRQUINCHO MUSIKARIA"

Ahotsa: Nerea M.



IRLANDA

Irlanda, Europa ipar-mendebaldeko erresuma da. Bere hiriburua Dublin da eta hemengo hiri guztietatik handiena ere. Gure hizkuntza ofiziala irlandera da, hain zuzen ere. Hala ere, ingelesa ere hitz egiten da.

Hemendik bizitan bazatozte "Drombeg-eko zirkulu megalitikoa" ikusi behar duzue, benetan paraje ederra bertakoa! Munduko leku askotan bezalaxe, hemen ere ipuin ugari ezagutzen ditugu, niri gehien gustatzen zaidana: "IPOTXAK ETA URREZKO TXANPONAK" deitzen dena da. Espero dut zuei ere niri beste gustatzea!

A, ez dizuet nire izena esan: Dylan deitzen naiz!




Ahotsa: Gorka